
7kale Ostatua, zure “Bed and Breakfast” Bilbon
Calle Santa María 13 – 1º eta 4º, Casco Viejo – Bilbao (Bizkaia)

Aspalditik, sentsazio berezi bat daukat: leku batera heltzen zarenean, logela berezi bat bat desiratzen duzu… Bazter hori kanpamendu nagusia izan behar da, herrien arima, kultura eta biztanleak ezagutzeko bidean.
Emozioz eta esperientziaz betetako eguna izan ondoren, aparteko lekua behar duzu, etxean bezala sentitzeko, babestuta sentitzeko. Sentsatzio horri jarraituz, bidaiariari amestutako lekua eskaintzeko desioa sentitu nuen; toki hori oroimenean gordeko dugu, bidaietako gogorapen ahaztezinen ondoan, eta osagarri eder bat izango balitz bezala.
Hona hemen Bilbaora egindako bisitan interesgarriak izan daitezkeen link batzuk:
Patricia, zure anfitrioia
Logelak

Oinarrizko bikoitza
- Familiako txikiena
- Kanpoko eta barruko gelak
- 1 edo 2 pertsonarentzat

Bikoitza / Twin superior
-
Kanpoko eta barruko gelak
-
Zuk aukeratzen duzu bikiak nahi dituzun ala 1,80ko ohea.

Hirurentzat
- Barruko gelak
- 3 ohe bana

Laurentzat
-
Barruko gelak
-
2 ohe bana + litera

Suite Gilda
- Kanpoko suitea
- Goi mailako 2 logela bikoitz/bikoitz
- 2 komun
- Egongela

Beste aukerak
SUITE CAROLINA
- 4 lagunentzako aproposa
- Goi mailako 2 logela bikoitz/bikoitz
- 1 bainugela
- Egongela sukaldearekin
EKHILORE 1 – EKHILORE 2
- 4 lagunentzako aproposa. Alde Zaharra
- 2 logela
- 2 komun
- Egongela
- Sukaldea
Deitu telefono honetara 94 640 20 11 edo harremanetan ipini 7kale@7kalebnb.com posta elektronikoaren bidez , erabilgarritasunaren inguruan galdetzeko, prezioa hobetzeko, enpresa edo taldeentzako erreserbak egiteko edo beste ostatu batzuen erabilgarritasunaren inguruan informazioa eskuratzeko.
Zerbitzuak

24 Orduko sarbidea
Sarbide elektronikoari esker, 7Kale ostatuan etxean bezala egongo zara.

Kontsigna
Ekipajea zaintzen dugu, eguna eroso aprobetxatu ahal izateko.

Wi-Fi
Gure ostatuan egon bitartean, wi-fi sarea doan erabiltzeko aukera izango duzu.

Smart Telebista
Logela bakoitzean, Smart telebista daukagu (urrutiko kontrolarekin). Doan erabiltzeko eskubidea izango duzu.

Klimatizazioa
Gela guztietan.

Edredoi nordikoa
Oslarien deskantsua bermatzeko, logela guztiek edredoi nordikoa daukate.

Amenitiak
Logelan izango dituzu norbere garbiketarako produktuak: xanpua, gorputzarako lozioa, hortz-garbikeratako produktuak, bizarra mozteko produktuak, dutxarako txanoa, makillajea kentzeko oihalak, orrazia eta eskuko xaboia.

Ile-lehorgailua eta ile-xafla
Ile-lehorgailua gela guztietan.

Xafla
Eskatuz gero, lisatzeko ohola eta xafla dauzkagu.

Sehaska
Eskatuz gero, sehaska doan emango dizugu, 0 eta 2 urte bitarteko umeentzat.

Mascotak
Animaliak maite ditugun arren, ezin ditugu onartu, ostatua ez baitago prestatuta merezi duten moduan. Baina badaezpada, galdetu.




Gosaria
8 – 10. Astelenetik igandera
- Nespresso kafetegia
- Tea (teina edo teina barik)
- Laranja-zuku naturala
- Esne osoa, gaingabetua, olo-esnea eta laktosarik gabe
- Cola-Cao
- Ogia
- Croissant eta bizkotxoa
- Zerealak (betikoak edo integralak)
- Jogurt naturala eta sapotetzua
- Gazta, urdaiazpiko egosia eta indioliar-urdaiazpikoa
- Sasoiko fruta
- Olioa, tomate, baratzuria eta oreganoa
- Gurina
- Marmeladak
- Eztia
- Nocilla

Aldez aurretik eskatuz gero, piknikak prestatuko dizkizugu hiriaren bisitan eramateko.
Contacto
Calle Santa María 13 – 1º eta 4º. 48005 Bilbao (Bizkaia)
7Kale Bed and Breakfast hiriaren alde zaharrean dago; Bilboko zonalde horretan, aisialdia zein merkataritza elkartzen dira. Jatetxerik onenen eta pintxoak jateko ohiko tabernen ondoan gaude.
Bilboko interes turistikoko lekurik garrantzitsuenak ostatutik gertu daude: Guggenheim Museoa (tranbiako hiru geldialdira), Arriaga Antzokia (250 metrotara), Santiagoko Katedrala eta Euskalduna Jauregia.
Metroko geltokirik hurbilena 7Kale Bed and Breakfast ostatutik 300 metrotara dago, eta tren geltokia (La Concordia) 10 minutura, oinez joanda.
Zelan heldu
Kotxez
Bilboko Udalerako norabidea hartu, eta autoa “Areatzako” aparkalekuan utz dezakezu (7Kale Bed & Breakfasteko bezeroen Tarifa Bereziak kontsultatu).
Hegazkinez
Nazioarteko Aireportua. Bilborako autobusa hartu (3247 zenbakiduna), Moyua Plazako bigarren geltokian jaitsi.
Metroa Plaza Moyuan hartu, Alde Zaharrean jaitsi eta “Unamuno Plazatik” atera. Aireportutiko taxian 25€ gutxi gorabehera.
Trenez
Abando Geltokitik (RENFE Ibilbide luzeko getolkia) 10 minutuko paseo duzu, Arriaga Antzokitik pasatu eta Alde Zaharrera sartu Bidebarrieta kaletik, Andra Mari kalera heldu arte.
Autobusez
Termibuseko geltokitik 2 aukera dituzu:
- Metroz etorri, Etxebarrirako norabidea, geltokia Alde Zaharra, irteera “Unamuno Plaza”.
- Tranbiaz etorri, Atxurirako norabidea, geltokia “Arriaga Antzokia”.